Martxan da Korterraza jaialdiaren laugarren edizioa

Erredakzioa 2018ko uzt. 2a, 12:40
Pixarren Lou film laburra proiektatuko da, besteak beste.

Film laburren aire zabaleko jaialdia Arabako 28 herritara iritsiko da; aurten komediari atal bat eskainiko zaio.

Artziniegan estreinatu da Korterraza jaialdiaren laugarren edizioa, eta irailera bitartean Arabako 28 herritan izango dira film laburren proiekzioak. Gainera, aurten, komediari zuzendutako atal bat estreinatuko du jaialdiak, eta umorezko hamahiru film proiektatuko dira horren barruan. "Urtero komedia asko eta oso onak iristen zaizkigu" esan dute Kultura Kalean! elkarteko antolatzaileek.

Atal berriarekin batera ohikoak diren Super Hautaketa, Korterraza Txiki, eta Mix Hautaketa atalak eskainiko ditu jaialdiak. Korterraza lehiaketara aurkeztutako 771 filmetatik hamaika onenak biltzen ditu Super Hautaketa atalak. Korterraza Txikik, bere aldetik, beste hamaika film labur biltzen ditu: Pixarren Lou, eta Catch it, esate baterako, eta Mix hautapenak aurreko ataletako 23 film labur eta euskarazko lanak txandakatuko ditu.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide