Atzo, ekainaren 28an, banatu ziren Aenkomer-ek antolaturiko Arabako Udaberriko Erakusleiho lehiaketaren sariak. Merkatari askok parte hartu dute aurtengo edizioan eta, euskararen alorrean, Gasteizko Elkar-ek jaso du saria.
Bai Euskarari-ko zuzendariak, Rober Gutiérrez-ek, Elkar (Bai Euskarari ziurtagiriduna) liburu dendari eman zion saria erakusleihoan euskara ondoen erabiltzeagatik; Ane Agirregomezkortak jaso zuen Elkar-en izenean.
Bestalde, aipatu beharra dago Bai Euskarari ziurtagiriduna den Arlekin ek berrikuntzaren alorreko saria jaso zuela. Gasteizko liburu-dendak ziurtagiriaren "Bidean" maila dauka eta lan handia egiten du euskararen aldeko pausoak emateko.
Zorionak!
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.