Florence, The Chemical Brothers eta Gorillaz, BBK Live jaialdiko kartelburu

Saioa Fdz. de Aranguiz 2018ko eka. 18a, 14:12

Uztailaren 12tik 14ra bitartean, nazioarte mailako musika talde ezagunetarikoak izango dira Kobetamendin ospatuko den BBK Live jaialdian.

Uda hasi eta horrekin batera hamaika musika jaialdi ditugu aukeran. Azkena Rock jaialdia pasa eta gertu izango dugu nazioarte mailako artistaz beteriko kartela eskainiko digun BBK Live jaialdia, Gasteiztik 60 kilometrora, hain zuzen ere.

Uztailaren 12an hasi eta hiru egunetan jendetza elkartuko da Kobetamendin, besteak beste, Florence + The Machine, The XX, The Chemical Brothers, Gorillaz eta My Bloody Valentine bezalako taldeak oholtza gainean ikusteko.

Horiekin batera izango dira Noel Gallagher, Alt-J, David Byrne, King Gizzard & The Lizard Wizard, Childish Gambino, Cigarettes After Sex, Mount Kimbie, Hot Chip Megamix, Friendly Fires, Fischerspooner, Triángulo de Amor Bizarro, Gaz Coombes, Porches, Fat White Family, Sophie, Let’s Eat Grandma, Bad Sounds, eMe, Meute, María Arnal i Marcel Bagé, Mexrrissey eta Borrokan, beste askoren artean.

Aurtengoa jaialdiaren hamairugarren edizioa izango da. Hiru eguneko abonamendua 155 euroan dago salgai; eguneko sarrerek, berriz, 60 euroko prezioa izango dute.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago