Udako denboraldia ireki dute Zadorrako urtegietan

Erredakzioa 2018ko eka. 18a, 07:00
Garaioko hondartzako pasabidea. ALEA

Udaro 130.000 bisitaritik gora izaten dituzte urtegiek.

Zadorrako urtegietako hondartzetako udako denboraldia ireki dute eta dagoeneko prest dira sorosleen lau postuak (bi Garaion, bat Landan eta beste bat Uribarri Ganboan), 12:00etatik 20:00etara.

Aurten, Arabako Foru Aldundiak hainbat obra eta esku-hartze egin ditu zerbitzuak eta horien irisgarritasuna hobetzeko. Horrela, Landan pasabide berri bat jarri dute, mugikortasun arazoak dituzten pertsonak uretan sartu ahal izateko. Gainera, komunetako instalazioetan ere obrak egin dira eta buggy bat erosi da, desgaitasunak dituzten pertsonek ingurumen hezkuntzako jardueretan parte har dezaten.

Halaber, Aldundiko Ingurumen Sailak bizikleta berriak prestatu ditu alokairurako. Izan ere, urtero 80.000 txirrindulari inguruk zeharkatzen dute urtegiaren bide berdea. Oinez zein bizikletaz ibiltzeko prestatuta dagoen ibilbide berde horrek ia-ia 45 kilometro ditu, 13 eta 32 kilometroko bi zirkuitutan banatuta, eta Uribarri Ganboako urtegiaren paisaia eta natura aberastasuna ezagutzeko aukera ematen du. 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide