Udako Euskal Unibertsitateak 35 ikastaro, jardunaldi eta tailer antolatu ditu 46. Udako Ikastaroen baitan. Antolatzaileek azaldu dutenez, azken urteetako arrakasta errepikatzea dute helburu.
Aurtegoan ere #ElkarEkin leloa aukeratu dute, udako egitasmoa elkarlanean antolatzen dela eta jakintza berriak sortzen direla azpimarratzeko. Gasteizen abiatuko dira ikastaroak eta Iruñea, Eibar, Baiona eta Donostian ere egingo dituzte.
Matrikula epea zabalik dago eta www.ueu.eus web gunean izena eman daiteke. Ikastaroetan parte hartu ahal izateko gainera dirulaguntzak jasotzeko aukera badago.
Hau da aurtengo UEUko Udak Ikastaroen eskaintza:
Jardunaldiak
- Psikologo Euskaldunen II. Topaketak. Eibar, ekainak 16
- Euskara Batuaren helduaroa. Gasteiz, ekainak 21
- Informazio eta Dokumentazio Kudeatzaileen IV. Bilkura: Zerbitzu berriak erabiltzaile berrientzat. Erabiltzaile berriak zerbitzu berrietarako. Eibar, ekainak 28
- Matematikari Euskaldunen III. Topaketak eta Geogebra Erabiltzaileen II. Topaketak. Eibar, uztailak 4
- Utopia 68/18. Iruditeria berrien bila (Jakin Jardunaldiak). Usurbil, uztailak 12-13
Ikastaroak
- Bertsolaritza Genero Ikuspegitik. Iruñea, ekainak 25-26
- Zientzia ala superstizioa? Sendabelarren afera azterketa etnobotanikoaren ikuspegitik. Iruñea, ekainak 25-26-27
- Jabetza berdearen titular nor? Iruñea, ekainak 26
- Ekonomia sozial eta solidarioko erakundeen kudeaketa: printzipioetatik errealitatera. Iruñea, ekainak 26-27
- Docker praktikoa: garapena eta DevOps. Eibar, ekainak 28-29
- Hazi, Eraiki, Hezi (II): haurrak espazio sortzaile. Eibar, ekainak 28-29
- Herrigintzaren aro berri baterako begiradak. Eibar, ekainak 28-29
- Munduko jatorrizko hizkuntzen biziberritze prozesuak eta Helduen Euskalduntze Alfabetatzea. Zer dugu jasotzeko eta zer emateko? Baiona, uztailak 2-3
- Euskal Komunikazioaren Ekosistema aztertzen: Diziplinarteko Data Sprinta. Baiona, uztailak 3-4
- Euskara gaitasunak lantzeko tailerra (II). Baiona, uztailak 2
- Iturri zaharretik edanez. Baiona, uztailak 3-4
- Ipar Euskal herria paradigma berriaren inspirazio iturri? Lurraldea: subjektu politiko berria. Baiona, uztailak 3-4
- Komunikazio ez bortitza irakaskuntzan. Baiona, uztailak 3-4
- Kataluniako Errepublika, zergatik eta zertarako. Eibar, uztailak 5
- Blockchain: kriptotxanponez haratago, teknologia ezagutu eta trebatzeko tailerra. Eibar, uztailak 5-6
- Grasshopper 3D eta arkitektura proiektu algoritmikoa. Oinarriak eta proiektu mekanismoak. Eibar, uztailak 5-6
- PISA azterketako irakurketa probaren analisia eta lanketa bideak. Eibar, uztailak 5-6
- Generoaren historia: irakaskuntza tresna. Eibar, uztailak 9-10
- Satelite bidezko datu libreen prozesamendua QGIS erabiliz. Eibar, uztailak 11-12
- Unibertsitate Ekintzailea eraikitzen: Euskal Herriko eta Latinoamerikako begirada eta proposamenak unibertsitate eta gizarte eragileentzat. Eibar, uztailak 11
- Sexuaren eraikuntza norberarengandik.
- Eibar, uztailak 11-12
EWKErekin elkarlanean tailerrak
- Wikimedia lantegia: Gure aipamenak izango dira beste laurogei urtian. Donostia (Hirikilabs), ekainak 26
- WikiNagusi tailerra. Baiona, uztailak 2
IkerGazte tailerrak
- Bibliografiaren kudeaketa Zotero (software librea) erabiliz. Eibar, uztailak 9
- Dibulgazioan hasten eta hazten. Eibar, uztailak 9-10
- Norberaren NIA (PLE) osatuz: ikerketarako baliabide digitalak. Eibar, uztailak 10
- Ahozko komunikazioa errazteko tresnak. Eibar, uztailak 11-12-13
- Code erabiltzen ikasteko tailerra. (Elhuyarren Zientzia Azokako irabazleentzat). Eibar, uztailak 10
Nafarroako Hezkuntza Departamentuarekin elkarlanean antolatutako ikastaroak, Iruñean.
- Ipuin parekideak sortzen. Ekainak, 25-26
- Errealitatea kontatzeko manerak. Ekainak, 25-26
- Lankidetzan oinarritutako idazketa hizkuntzak barneratzeko. Ekainak 25-27