Joan den ekainaren 10ean Udaltzaingoak Gasteizko bizilagun bat atxilo hartu zuen, eta Espainiako Poliziaren esku utzi zuen. Bi egun beranduago, Bartzelonako CIE etorkinentzako zentrora eraman zuten.
Atxilotutako gizona ezaguna da Gasteizko Alde Zaharrean, eta kezka agertu dute auzokideek. Elkartu eta egoera aztertzeko bilera bat deitu dute datorren iganderako, hilaren 17rako, 19:00etan, gaztetxean. Eta bileran erabakitakoarekin elkarretaratzea deituko dute hurrengo asteazkenerako, hilaren 20rako. Deialdiak jakinarazi eta bertan parte hartzeko deia egin diete herritarrei eta hiriko eragile sozial, kultural eta politikoei.