Kaiola batean giltzapetu dira, Altsasuko gazteen espetxeratzea salatzeko

Erredakzioa 2018ko eka. 13a, 12:37

Espainiako Ordezkaritzaordearen aurrean paratu dute kaiola. / Hala Bedi

Hurrengo egunetan izango diren mobilizazioen artean antolatu du Ernaik gaurkoa.

Zazpi gazte kaiola batean giltzapetu dira, Altsasuko gazteen argazkia eskuan, Gasteizko Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaordearen aurrean, gazteen espetxeratzea salatzeko. Gogoratu dute Nafarroako herrian gertatutako liskar baten ondorioz, bederatzi eta hamahiru urte arteko espetxe zigorra ezarri diela Auzitegi Nazionalak.

Gasteizko ekintza hau sententzia salatzeko Ernaik antolatutako mobilizazio astearen barruan deitu dute. Bestalde, ekainaren 14an manifestazioa izango da, 20:00etan, Andre Maria Zuriaren plazatik abiatuta, eta ekainaren 15ean Elkartasun Gunean bat egingo dute Altsasuko herriarekin, herri bazkaria, bizikleta ibilaldia eta argazki erraldoi batekin. 

Larunbaterako, ekainaren 16rako, Iruñean egingo den manifestazio nazionalean parte hartzeko deia egin dute. Horretarako, hainbat autobus antolatu dituzte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago