Pantailak Gasteiz eta Altube lotzen dituen errepidearen eskuineko galtzadan kokatuko dituzte, Bilborako noranzkoan. Zarataren aurkako Ekintza Planaren lehendabiziko jarduera izango da. Sarriako hainbat etxebizitzetara iristen den zarata gutxitzea da asmoa, beraz, pantailak egurrezkoak izango dira, errebote efektua eta zarata xurgatzen duen materiala delako.
Pantailak 84 eta 256 metrokoak izango dira eta sei hilabetez luzatuko dira lanak. Gehienez ere, 370.000 euroko aurrekontua aurreikusi du Aldundiak.