Arabako Foru Suhiltzaileen EPE bat antolatu du Aldundiak

Erredakzioa 2018ko eka. 13a, 10:54

Iruña Okako Parke Zentrala apirilean hasi zen lanean. ALEA

57 plazako lan eskaintza publikoa abian jarri du Aldundiak Arabako Foru Suhiltzaileentzat. 

Eskaintza horretatik 37 plaza barne sustapenerako lanpostuak izango dira, eta gainerako 20ak sistema irekian eskainiko dira. EPE honen eskaera beharrezkotzat jo du Aldundiak, su itzaltze eta salbamenduko unitateak eguneko 24 orduz lan egitea lor dezaten.

Sistema irekian aterako diren lanpostuen artean, 18 suhiltzaile lanposturako izango dira, administrari lanbiderako bat eta mantentze ofizialerako beste bat. Barne sustapenerako plazei dagokienez, 33 kabo lanpostuak izango dira, eta beste 4 azpi-ofizialak. Erakunde autonomoak kide berriekin 186 lagun izango ditu suhiltzaile lanetan eta beste hamar teknikari eta administrari lanpostuetan. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago