Araban bidesaria kobratzen duten bi autobideak erabiltzen dituzten arabarrentzako dirulaguntzen oinarri arau berriak onartu ditu Foru Gobernu Kontseiluak. AP-1 autobidean hileko tarifa finkoa ezartzeaz gainera, AP-68aren Arabako tartea sarri erabiltzen dutenentzat ezarritako deskontuak aldatuko dira. Hala, uztailaren 1etik aurrera bidesariaren %60ko deskontua (BEZa barne) izango dute hilean hamabost bidaia edo gehiago egiten dutenek.
Deskontu sistema berriaz baliatzeko Araban erroldatuta egon behar da eta teleordainketa sistema jarrita izan behar du ibilgailuan.