Luzapenean lortu du Baskoniak finalerako txartela

Erredakzioa 2018ko eka. 10a, 21:03
Argazkia: ACB Photo/S. Gordon

Bartzelonaren kontra 82-88 irabazi ostean, Real Madril izango du Baskoniak aurkari finalean

Kostata baina finalerako txartela lortu dute azkenik gasteiztarrek. Partida hasieran itxura ona emanda, bikain hasi du partida Baskoniak (34-44 atsedenaldian). Suposa zitekeen Bartzelonak besoak jeitsi eta amore emango zuela kanporaketa iraultzeko aukerak xahutzen ziren heinean. Gainera Pesic-ek, min hartutako jokalariak tarteko, aukeran zuen jokalari multzoa ere Baskoniarena baina mugatuagoa izan da kanporaketa guztian eta nekea pilatzen hasiak egon behar zuten jokalariek. Ez da horrelakorik gertatu kantxan ordea.

Hirugarren laurdenean partida iraultzeko gai izan dira Bartzelonakoak. Baskoniak aldiz, hamar puntuko abantaila berehalakoan galdu eta Bartzelonari partidan sartzeko aukera oparitu dio. Bazirudien Baskoniak irabazteko beldurrez jokatu duela. Bartzelonak defentsa gogortu duen momentutik, baloia eskuetan erabiltzeko beldurrez jokatu dute Pedro Martinezen mutilek eta partida bukaeran 20 baloi baino gehiago galdu dituzte. Bide horretatik iritsi dira azken segunduak, partida nork irabazi behar zuen guztiz erabakitzeke. Azkenik, berdinketa markagailuan eta bi taldeak luzapenera joan behar izan dira.

Horrelakoetan gertatu ohi denez, bi taldeetako edozeinek lortu ahal izan du garaipena eta zorionez, Baskoniaren alde irten da txanpona gaurkoan. Uste baina gehiago sufrituta, Baskoniak bere ibilbidean zortzigarren aldez jokatuko du ligako finala.

 

Finaleko partidak

Datorren asteazkenetik aurrera, Real Madril izango du Baskoniak aurkari.

  • Asteazkena, ekainak 13, 21:00
  • Ostirala, ekainak 15, 22:15
  • Igandea, ekainak 17, 18:30
  • Asteartea, ekainak 19, 21:00 (behar izatekotan)
  • Ostirala, ekainak 22, 21:00 (behar izatekotan)

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide