Erabakitzeko eskubidearen aldeko kateak lotu ditu Donostia, Bilbo eta Gasteiz

Erredakzioa 2018ko eka. 10a, 11:20

Gure Esku Dago dinamikak antolatuta, 100.000 herritarrek Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituzte, giza kate erraldoi batekin, erabakitzeko eskubidearen alde. 201,9 kilometroko giza katea beteko dute.

 

Herritarren Ituna Gasteizeraino eramango dute bihar Gure Esku Dagoko kideek, bertan erabakitzeko eskubidearen aldeko 2.019 arrazoi bildu dituzte: "Milaka eta milaka herritarren erabakitzeko borondatea erakutsi nahi dugu bihar". Jarraitu zuzenean giza-katea.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago