Zabaldu da 2018ko Bai Euskarari Sariak ekitaldian izena emateko epea. Ekainaren 22an, Tabakaleran ospatuko dugu, mokadutxo batekin, eguerdiko 14:00etan. Ekitaldian izen emateko interesa duenak formulario honen bidez egin dezake: https://goo.gl/forms/8fGPFoZyeJBFOXdf1
Aurten ere ospakizun giroa bermatua egongo da. Udara hasiera eta ekaineko solstizioa nahikoak izango dira euskarari eta euskararen erabilera sustatzeko lanean ari direnei argia emateko.
Aurreko urteetan bezala, hiru sari banatuko dira: Bai Euskarari ziurtagiria duten bi entitatek Bai Euskarari Saria jasoko dute eta hirugarren saria Bai Euskarari Laguna izango da, Euskal Herriko pertsona batek jasoko duen saria, bereziki alor sozioekonomikoaren espazioetan euskara sustatzearen alde egindako lanagatik edo ekarpenagatik. Ekainaren 22an jakingo dugu zentzuk diren saridunak.
Bai Euskarari Elkarteak dei egin nahi du ekitaldira izena eman, gerturatu eta euskararen alde egindako ibilbidea aitortu zein arlo ezberdinetako pertsonekin iritziak partekatzeko.
Bai Euskarari Sarien bidez euskara sustatzeko eragin duten entitateak eta pertsonak saritu eta eredu bihurtu nahi ditu Bai Euskarari Elkarteak. Izan ere, Bai Euskarari Ziurtagiria-z gain, euskal komunitate profesionala sendotu eta hizkuntza integratzeko bideraturiko espazioak, baliabideak eta tresnak sortu eta garatzeko dihardu elkarteak, elkarlanean. Besteak beste, Enpresarean, Lansarean lan-ataria eta Lanabes, Araban Euskara Lanean dira martxan jarritako egitasmoak.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.