Bigarrena ere, poltsikora

Aritz Martinez de Luna 2018ko eka. 7a, 14:05
Argazkia: ACBphoto/I.Martín

85-79 garaitu du Baskoniak Bartzelona, kanporaketako bigarren partidan.

Baskonia: Huertas (15), Timma (5), Janning(19), Poirier (7), Voigtman (5)—hasierako bostekoa—Vildoza, Beaubois (12), Diop (1), Granger (6), Garino (3) eta Xengelia (12).

Bartzelona:  Hanga (13), Navarro (4), Jackson (7) , Moerman (18), Tomic (12) —hasierako bostekoa—Reynolds (8), Heurtel (8), Sanders (2), Koponen eta Claver (7)

Markagailua:  18-26; 38-48—atsedenaldian—67-65; 85-79. 

9.814 ikusle Fernando Buesa Arena pabiloian.

 

Lehen partidako erraztasunak ikusita, kanporaketa erabakita zegoela pentsa zezakeen norbaitek, baina atzo iluntzean argi geratu zen Baskoniako jokalariek, oraindik ere, finalerako txartela lortzeko bidean majo izerdi egin beharko dutela.

Partiduari batere erritmorik gabe ekin zioten Pedro Martinezen mutilek, eta astelehenean bestelakorik adierazi bazuen ere, Bartzelona jokalari apartez osatutako taldea da. Konturatu orduko, hamar puntuko tartea eta ohiko jokoa egin ahal izateko gaitasun eza agerian geratu ziren.

Hirugarren laurdena arte itxaron behar izan zuten Baskoniaren jarraitzaileek garaipen zantzuren bat ikusten hasteko. Defentsa gogortu eta hiruko marraz atzetik lortutako saskiratzeek markagailua iraultzea ahalbidetu zuten. Gogo gehiago erakutsi zuten gasteiztarrek, eta Bartzelonan min hartuta dauden jokalariek errotazioan hutsune nabaria utzi dute kanporaketa honetan.

Atzoko garaipenari esker, bihar lor dezake talde gasteiztarrak finalerako sarrera, 21:00etan, Bartzelonan jokatuko den kanporaketako hirugarren partidan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide