Gaur hasi dituzte selektibitate azterketak 1.470 gaztek

Erredakzioa 2018ko eka. 6a, 11:15

Asteazkenetik ostiralera bitartean egingo dituzte unibertsitatera sarbidea eman diezaieketen azterketak.

Iaz arte selektibitate izenaz ezagutzen genuena Unibertsitatera Sarrera Proba deitzen da gaur egun, baina funtsean izaera berdina du. Gaur goizean hasi dira probak; ikasleen %60ak euskaraz egingo ditu azterketak eta ia gehiengoa batxilergo ikasketak egindako ikasleak dira, gutxi batzuk besterik ez Lanbide Heziketatik etorritakoak.

Iazkoan aurkeztutakoen %98 inguruk gainditu zuten azterketa, hortaz, gainditzeaz harago, azterketa honen helburua ikasleek desio duten Unibertsitate ikasketetara sarbidea emango dien gutxieneko puntuazioa eskuratzea izango da. Azterketetako emaitzak ekainaren 14an ezagutaraziko dituzte internet bidez, 12:00etan, EHUko webgunean. 

Oraingoan gainditzeko aukerarik ez duten ikasleek, bigarren deialdian sartzeko aukera izango dute uztailaren 4, 5 eta 6ean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago