Lan-munduan euskararen erabileran eragiteko konpromisoa berretsi dute

Erredakzioa 2018ko eka. 5a, 12:26

Arlo soziekonomikoko hainnbat eragile elkartu ziren atzo Gasteizen. / Alea

Elkarte, enpresa eta administrazioko 50 lagun inguru elkartu dira Araban, lan munduan euskararen arloan etorkizuneko jomugak zehazteko helburuarekin.

Arabako arlo soziekonomikoko eragile ezberdinek bat egin dute Lanabes egitasmoak antolatutako jardunaldian, proiektuaren ibilbidea partekatzeko eta etorkizunean Arabako lan mundua euskalduntzeko erronkak irudikatzeko.

Lanabes taldearen xede nagusia Arabako alor sozioekonomikoan euskararen presentzia txertatzea, sustatzea, handitzea eta bitartekoak zein ereduak eskaintzea dela azpimarratu dute Foru Aldundiko ordezkariek. Eta horrekin batera, taldearen sorreratik gaur arte Arabako eremu sozioekonomikoan emandako pausoak nabarmenak izan direla adierazi nahi izan dute.

Lanabes martxan jarri zenetik egindako ibilbidearen balorazio positiboa egin ditu antolatzaileek eta etorkizuneko jomugak zehazten laguntzeko, hausnarketa bateratua egin dute bertaratutako eragileetako ordezkariek. Arabako entitate eta enpresetan euskara sustatu ahal izateko, sentsibilizazioan eragin eta behar besteko baliabideak eskuragarri izatea beharrezkotzat jo dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago