Marea arrosa, berdintasunaren alde eta bularreko minbiziaren kontra

Erredakzioa 2018ko eka. 4a, 17:06
Sei mila emakumek parte hartuko dute lasterketan. / Alea

Sei mila emakumek parte hartuko dute igandean Gasteizen izango den lasterketan.

Igandean, ekainaren 10ean, Gasteizko Emakumeen Lasterketa hamaikagarren edizioa egingo dute. Urtero bezala, 6.000 emakume inguruk hartuko dute parte, berdintasuna eskatzeko eta bularreko minbiziaren eta genero-indarkeriaren kontra borrokatzeko.

Prentsaurrekoan aurkeztu dute gaur. Han izan dira Estibaliz Canto Kirol zinegotzia, Joseba Perez de Heredia Kirol foru zuzendaria, Elena Sagaseta Clara Campoamor elkarteko kidea, Marisa Perez Asamma elkarteko ordezkaria, Patxi Ormazabal Arabako AECCko lehendakaria, eta Martin Fiz atleta eta Emakumeen Lasterketako lehendakaria.

Ekainaren 10eko 11:00etan irtengo da lasterketa Mendizorrotzetik, eta bost kilometro egin ondoren leku berean bukatuko da. Ostiralean, bestetik, 11:00etatik aurrera, Emakumearen Feria irekiko dute Iradier Arenan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide