Arabako pintxo onenaren bila

Erredakzioa 2018ko mai. 31a, 19:05
'Itsaso' izeneko pintxoa aurkeztuko du Harria jatetxeak. / Alea

Ekainaren 13ra arte ospatuko da Arabako Pintxoaren Aste Nagusia; 56 taberna lehiatuko dira. 

Arabako Pintxoaren V. Aste Nagusia ekainaren 1etik 13ra bitartean egingo da izena eman duten Arabako ostalaritza establezimenduetan. Herritarrek pintxoak dastatzeko aukera izango dute, eta, bide batez, onenak aukeratuko dituzte; 2,5 euroan salduko dute bakoitza. 

Epaimahai profesional batek, aurretik, 24 pintxo eta establezimendu artean erabakiko du. Azken fasea bi saiotan egingo dute, ekainaren 12an eta 13an, Iradier Arenan. Finalerdian 8 pintxo sailkatuko dira eta finalean parte hartuko dute. Bertan sari nagusiak jarriko dituzte lehian, ekainaren 13ean, goizean.

Hiru sari

Arabako Pintxoaren V. Asteak Urrezko, Zilarrezko eta Brontzezko sariak emango dizkie lehenengo hiru sailkatuei; Herritarren Saria establezimenduetan lehiaketako pintxoak dastatu dituzten guztien botoekin zehaztuko dute. 

Besteak beste, aurten Amaren pintxoa aurkeztuko du Gasteizko El Pregon tabernak, Viento Sur izenekoa Gardokik, Tradición Bastidako Alai jatetxeak eta La Perola Laudioko La Casa del Yogur establezimentuak.  Argibide guztiak semanadelpintxodealava.com webgunean.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide