Udaltzainen 28 lanpostu betetzeko lan eskaintza egingo du Gasteizek

Erredakzioa 2018ko mai. 31a, 16:49

Arkautiko akademia arduratuko da hautatze probez. / Alea

Agintaldi honetan 60 udaltzain lanpostu betetzeko deialdia egin du Gasteizek; 14 agentek kategoriaz igotzeko ikastaroa egin dute.

28 udaltzain lanpostu betetzeko lan-eskaintza publikoaren deialdia aurkeztu du Gasteizko Udalak. Tokiko Gobernu Batzarrak bihar onetsiko du; 11 lanpostuk 2. hizkuntza-eskakizuna dute, 11 derrigortasun-data iraungiarekin, eta 17k 2. eskakizuna, derrigortasun datarik gabe.

Udaltzaingorako langile berriak kontratatzeko prozesu hau Euskadi osorako deialdi bateratuko hautatze eta prestakuntza prozesuaren barruan sartzen den lehena da. Horrek esan nahi du Arkautiko Akademia arduratuko dela hautatze probez eta prestakuntza-faseez. Ziurrenik udazkenean izango dira probak.

Funtzio Publikoaren zinegotzi Jaione Agirrek nabarmendu du agintaldi honetanhiriko Udaltzaingoa "hobetzeko egin den ahalegin handia". Orotara 60 udaltzain lanpostu berri izan dira. Datorren astean aterako da kalera azken promozioa, 32 agente lanpostu betetzeko lan eskaintza publikoaren emaitza. "Gainera, Udaltzaingoa hornitzeko apustuari eutsiz, lehen agentearen kategoriara igotzeko ikastaroa deitu dugu 14 agenterentzat", adierazi du Agirrek.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago