Osakidetzak jokabide protokoloa abiarazi du Arabako Unibertsitate Ospitaleko Haur Jaioberrien Unitatean ingresatuta egon den haurtxo baten jaiotzatiko tuberkulosia antzeman ondoren.
Jaurlaritzako Osasun Publikoko Zuzendaritzak eta Osakidetzak jada protokoloan ezarritako prebentzio neurriak abian jarri dituzte eta kontaktuen azterketari hasiera eman diote. Datozen egunetan paziente eta profesionalek hitzordua izango dute jokabide protokoloan aurreikusitako probak egiteko.
Protokolo honi jarraiki, 95 haur horien gurasoak informatuko dituzte hartuko diren neurrien inguruan, baita haurrak artatu zituzten Pediatriako profesionalak ere. Bestalde, hau guztiaren informazioa Osakidetzako Aholku Sanitarioaren telefonoan ere jaso dezakete: 900 20 30 50. Bestalde, Prebentzio zerbitzuak Osasun eta Segurtasun batzordea deitu du erakundeko langileei beharrezko duten informazio guztia errazteko. Halaber beharrezko neurriak ezarriko dizkie arriskuan egon litezkeen guztiei.
229 kasu 2017an
Tuberkulosia desagerrarazi ez den gaixotasuna da –Euskadin 229 kasu erregistratu ziren 2017an, 100.000 biztanleko 10,5 kasu– baina egun tratamendu egoki batez osatu daitekeela. Aire bidez kutsatzen da eztul egitean edo hitz egitean, oro har, trasmisioa suertatzeko denbora luzez elkarbitza intimoa egon behar du. Jakinarazi dutenez, tuberkulosiaren baziloa oso sentikorra da kanpoko baldintzekiko. Beraz, ez da beharrezkoa inolako jardunik osasun-etxeko instalazioen gainean, eta ospitaleak erabateko normaltasunez jarrai dezake jardunean.