Arabako Aldundiak lehenengoz aurkeztu du ikus-entzunezko proiektuak garatu eta ekoizteko eta gidoiak idazteko laguntza. 180.000 euroko aurrekontua izango da deialdi hura abian jartzeako; sormeneko industria kulturalak lagundu nahi ditu, zehazki, ikus-entzunezkoen arlo sortzailea sustatu nahi dute.
Lau modalitatetan banatuko da zenbatekoa. 40.000 euro zinema eta telebista proiektuak garatzeko izango dira, 80.000 zinemako film luzeak eta sormeneko dokumentalak ekoizteko, 40.000 film laburrak ekoizteko eta 20.000 gidoiak idazten laguntzeko. Diruz lagunduko dira zinemarako lanak fikzio, animazio eta dokumentalak badira, 60 minutu baino luzeagoak, eta genero bereko telebistarako lanak, baina gutxienez 45 minutuko iraupena badute, kapituluko 22 eta 50 minutu bitarteko fikzio eta dokumentalak edo animazio serieak 1 eta 25 minutu bitartekoak kapituluko.
Besteak beste, hauek lagundu daitezke diruz: lanaren egilearen eskubideak erostea, gidoia garatzea (berridatzi edo egokitu, itzuli), sustapen materiala diseinatu eta egitea, marketin plana egin eta zabaltzea edo dokumentu ikerketa, grafikoa (animazio proiektuetan) eta artxibategiak bilatzea eta langile gastuak.