Astelehenean zendu zen Iñaki Gil harri-jasotzailea, Gasteizen, 55 urte zituela. Bezperan izan zuen buru-isuri baten erruz hil zen, eta atzo eman diote azken agurra, jaioterrian.
Araba mailan, 260 kiloko harri errektangularraren marka zuen Gilek, eta baita 141 kiloko harri esferikoaren errekorra, esku bakar batez. Azken hau, Euskal Herri mailako marka izan zen.
Telebistako hainbat lehiaketatan ibilitakoa zen, autoak irauliz edota kamioiei tira egiten. Gurean ez ezik, Euskal Herritik kanpo ere ezaguna zen, eta bere izena Guinness liburuan ageri izan da.