Arabako harrera familien jaia egingo dute ostiralean

Erredakzioa 2018ko mai. 24a, 19:23

Birziklapena izango da aurtengo harrera familien festarako gaia. /Alea

Une honetan babespeko 120 adingabe daude harreran Arabako familietan; astelehenean gaiari buruzko hitzaldia emango dute Agurainen.

Arabako Familia Harrerari Laguntzeko Programak urtero ospatzen duen topaketa jaia izango dute ostiralean, hilaren 25ean, Gasteizen. Tokaketa horretan, haurrek, nerabeek eta nagusiek jokuak egingo dituzte eta merendola batez gozatu. Jolas giroko elkartze bat izango da, elkargune eta ezagutza bat izan nahi duena Arabako Foru Aldundiaren familia harrerako programarekin konpromisoa hartu duten pertsonentzat.

Hainbat egoerarengatik gurasoekin bizi ezin diren umeei berea ez den familia batekin garatzeko aukera ematen dien harrera programak, eta aldi berean, beren gurasoekin harremanak izatea uzten die kalte hori konpondu nahian.

Une honetan babespeko 120 adingabe daude harreran Arabako familietan. Eta beste 200 adingabe harrera etxe eta zentroetan bizi dira oraindik, eta horietako asko harrera familiekin egon daitezkeenak; ume txikiak eta nerabeak, anai-arreba taldeak edota premia bereziko adingabeak daude horien artean.

Aldunditik jakinarazitakoaren arabera, familia profil eta mota guztiek egin dezakete harrera: familiek, bikoteek, bikoterik gabeko pertsonek, seme-alabekin edo seme-alabarik gabe. Interesdunak familia harrerako programarekin harremanetan jar daitezke 945 77 30 52 telefonoan edota acogimiento@araba.eus helbide elektronikoan. 

Agurainen hitzaldia

Martxoan Arabako Errioxako Kuadrillan izan zen familia-harrerari buruzko hitzaldi bat, eta, orain, datorren astelehenean, hilaren 28an, hitzordu berri bat izango da, Arabako Lautadako Kuadrillan izango da, 17:30ean, Aguraingo udaletxean.

Araban familia harreraren inguruko interesa duten pertsona guztientzat da hitzaldia, eta harrera modu horren oinarrizko alderdiak jorratuko dituzte, informazioa emango dute adingabeen ezaugarri eta bizipenen inguruan, protagonista bakoitzak harreran zer zeregin duen aztertuko dute.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide