Israeli boikota egitera deitu dute, Palestinaren aldeko elkarretaratzean

Erredakzioa 2018ko mai. 15a, 19:30

Israelek 62 palestinar hil dituela salatu dute, eta Nakba eguna gogoratu dute. 

Israelgo estatua sortu zutela 70 urte bete direnean, Palestinaren aldeko elkarretaratze jendetsuak egin dituzte Euskal Herriko hiriburuetan. Gasteizen, dozenaka lagun bildu dira Andre Maria Zuriaren plazan egindako kontzentrazioan. 

Palestina askatu oihuen artean eta Israeli boikot pankartaren atzean, hamaika lagun batu dira elkarretaratzera. Israelek Palestina okupatu zuela 70 urte bete direla gogoratu dute, eta milaka palestinarrek etxetik alde egin behar zutela. Gainera, atzo, AEBen Jerusalemgo enbaxadaren irekieraren aurkako manifestazioan 61 manifestari hil zituztela salatu dute, eta gaurko manifestazioan beste lagun bat. 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago