2001ean izan zuen fuel-olio biltegiaren berri Gasteizko Udalak

Erredakzioa 2018ko mai. 14a, 16:55

Eskoriatza Eskibel jauregia. /Alea

EH Bilduk ezagutarazitako txostenaren berririk ez zuela esan du Gorka Urtaran alkateak. 

Eskoriatza Eskibelen topatutako fuel-olio biltegia dela eta, Gasteizko Kafe Antzokia eta Euskararen Etxea egitasmoak Ruiz de Bergaratarren jauregian kokatzeko aukera proposatu berri du Gorka Urtaran alkateak. Biltegia "ezustean" aurkitu eta horregatik plan aldaketa proposamena egin zuen Udalak. EH Bilduk jakinarazi du, ordea, 2001eko txosten batean haren berri ematen zuela Udaleko arkitektoak. 

Duela hilabete jakinarazi zuen Udalak indusketa lanei ekin aurretik burututako zundaketa lanetan fuel-olio deposito bat antzeman zutela, eta horrek lan guztien atzerapena eragingo zuela. Felix Gonzalez zinegotziak gaur jakinarazi duenez, aldiz, 2001eko txosten batean eman zuten fuel-olio biltegi baten berri. "Lorategia gehiegi igotzeak (garai bateko fuel-olio biltegiak ezkutatzeko helburuarekin) kalte ugari eta nabarmenak eragin dizkio jauregiaren egiturari", aipatzen du dokumentuak. 

Informazioa "ezkutatu" izana leporatu dio EH Bilduk Gorka Urtarani, eta bitartean Antzokiak "geldi" jarraitzea. Alkateak, baina, txosten horren berri ez zuela esan du.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago