Nakba gogoratzeko ekitaldiak izango dira Gasteizen

Erredakzioa 2018ko mai. 14a, 10:19

Palestinaren aldeko ekitaldiak izango dira astelehen eta asteartean. /Alea

700.000 palestinarrek ihes egin behar zuten Al Nakba egunean. Palestinarrei elkartasuna adierazteko, elkarretaratzea egingo dute asteartean.

Israelgo estatua sortu zutela 70 urte betetzen dira gaur, eta palestinarrek protestak dituzte; Al Nakba (hondamendia) esaten diote egun hari, 700.000 palestinarrek ihes egin behar izan zutelako. Urteurrenarekin bat eginez, hainbat protesta ekitaldi antolatu dituzte Gasteizen.

Astelehenean, maiatzaren 14an, Roadmap to apartheid dokumentala eskainiko dute Memoria Gunean, Fermin Lasuen kaleko egoitzan, 19:00etan.

Astearterako, berriz, elkartasun elkarretaratzea deitu dute. Andre Maria Zuriaren plazan izango da, 19:00etan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago