Enpresarean TB Zuzenean: "Euskara, profesionalen bidelaguna"

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2018ko maiatzaren 11

Ainara Loiarte, Mintzaneten koordinazio taldeko kideak Enpresarean TB zuzenekoa eskainiko digu maiatzaren 24an, 11:00etan; Bai Euskarari Ziurtagiria duen Mintzanet proiektuaren berri azalduko du eta arlo profesionalean euskara bidelagun izateak dituen abantailen inguruan arituko da.

Egitasmoak "Bidelariak" eta "Bidelagunak" harremanetan jartzen ditu elkarrizketak euskaraz izateko. "Bidelaria" euskara praktikatu nahi duen pertsona da eta, bidelariaria, laguntzeko prest dagoen euskalduna.

Eta zu zer zara, "Bidelaria" edo "bidelaguna"?

Gogoratu, maiatzaren 24ean, 11:00etan, konektatu Bai Euskarari Elkartearen Enpresarean TB kanalera eta jarraitu saioa zuzenean.

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago