Julen del Rio pilotari arabarra da Mexikoko txapeldun berria

Erredakzioa 2018ko mai. 9a, 10:46
Atzelari gisa aritzen da Julen del Rio. / Fronton Mexico

Jai Alai pilotalekuan eskuratu du garaipena, Juan Leon mexikarrarekin batera.

Mexiko Pilotalekuko barne txapelketa irabazi dute Julen del Rio eta Juan Leon pilotariek. 30-27 irabazi du bikoteak, Samuel Inclan eta Juan Pablo Osorno pilotarien aurka Mexiko Hiriko Jai Alai pilotalekuan igandean jokatutako partidan (astelehena, Euskal Herrian).

Lehia 23 puntura berdinduta zegoenean, Del Riok uzkurdura izan du hanka batean, eta kantxa utzi behar izan du. Halere, partidara bueltatu da arabarra, eta azkenean garaipena eskuratu du, Juan Leonekin batera.

1996an Gasteizen jaioa, sei urte zituela hasi zen Del Rio pilotan jokatzen. Atzelari gisa aritzen da pilotalekuan. Iaz iritsi zen Mexikora, eta ordudanik bertan bizi da.  

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide