Hirugarren urtez jarraian lortu dute Arabako hondartzek bandera urdina. 2018ko udan lau bandera urdin izango ditu Euskal Autonomia Erkidegoak, eta horietatik hiru Araban daude, Garaio hegoaldeko, Garaio iparraldeko eta Landako eremuetan hain zuzen. Laugarren bandera urdina Getxoko Ereaga hondartzari eman diote.