Lumagorri elkarteak azken bi urteetan genero eta sexu aniztasunaren aurka Gasteizen izan diren erasoen inguruko txostena aurkeztuko du hilaren 16an, homolesbotransfobiaren aurka antolatu dituen jardunaldien baitan. Orbain Kultur Elkartean egingo dute aurkezpena, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Aurreko egunean, toki berdinean izango da jardunaldien lehen ekitaldia: arratsaldeko zortzietan, Pinkwashing exposed: Seattle Fights back! izeneko zineforuma egingo dute.
Hilaren 17an, Homolesbotransfobiaren aurkako egunean, Andre Maria Zuriaren plazan kontzentraziora deitu du Transbollomarika sareak. 19:30ean jarri dute hitzordua. Azkenik, hilaren 19an Pinkwashing eta homonazionalismoa eta NosConflicua izeneko tailerrak antolatu dituzte, El Pilar auzo etxean. Las bajas pasiones taldeak emandako kontzertu batek itxiko ditu jardunaldiak.