"Agur" izeneko bide berria ireki dute Pou anaiek Marokon

Erredakzioa 2018ko mai. 9a, 06:00

400 metroko luzera eta 8. mailako zailtasuna du Atlasean irekitako bideak.

Atlas mendilerroan bete dute beraien azken erronka Pou anaiek. Taghia (2.000 metro) izeneko herri inguruan kokatutako mendietan egin dute 20 eguneko lana eta azkenik "Agur" izeneko bidea zabaltzea lortu dute. Hain zuzen ere, "Agur" izena jarri diote bideari, aurtengo neguan Pirinioetan elur-jausi batek harrapatuta zendu zen Borja Ayed mendizalearen omenez.

Kanpamentu nagusitik hiru orduko ibilbidea egin behar izan dute 20 kiloko motxila astunak eramanda eta arrazoi horregatik zenbait gau mendi magaleleko leizezulo txiki batean bibak eginda igaro dituzte.

Bide berria 2.400 metrotan hasten da eta 400 metroko luzera du. Zailtasun ugari izan dute Pou anaiek eta 8. mailako zailtasuna egokitu diote bide berriari.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide