Egun berezia dute igandean, maiatzaren 6an, Gorbeialdeko Zuia eta Zigoitia udalerrietan eta Aiaraldeko Artziniegan, Okondon, Aiaran, Amurrion eta Laudion. Hilabeteak daramatzate lanean erabakitzeko eskubidearen aldeko herri galdeketa prestatzen, eta dagoeneko, bertan da.
Oraingoan, Araba mailan, 31.898 lagun daude hautetsontzietan deituta; Euskal Herri osoan, 23 udalerritan aukeratu dute maiatzaren 6a kontsulta egiteko, eta 92.959 lagunek izango dute beraien bozka emateko eskubidea.
Botoa emateko ordutegiari dagokionez, 09:00etatik 20:00etara egongo dira mahaiak zabalik honako tokietan: Zuian, Murgiako plazan; Zigoitian, Bengolarran; Artziniegan, Hiriko atean; Aiaran, Erretes de Lantenoko Herriko plazan, Arespalditzan eta Luiaondoko Madalena auzoan; Amurrion, Herriko plazan, San Anton de Armuru plazan, San Jose parrokian eta BaÒuetaibar kalean; eta Laudion, Herriko plazan, Araba kalean, Ugarteko plazan, Aretako kultura etxearen ondoan eta Latiorroko Untzueta plazan. Udalerri honetan, gainera, mahai ibiltariak jarriko dituzte Gardean, Landaluzen eta baserrietatik; eta Amurrion, maiatzaren 5a aukeratu dute Aloria, ArtomaÒa, Tertanga, Delika, Larrinbe eta Lezamatik pasatzeko. Okondon, azkenik, zehazteke dute mahaien kokalekua.
Ohikoa den moduan, jai giroan egingo dituzte udalerri horietan guztietan galdeketak, eta horren bueltan egun osoko egitarauak antolatu dituzte.