Epaiak sortutako haserrea kaleetan eta sareetan barreiatu da

Erredakzioa 2018ko api. 27a, 12:07

Mugimendu feministak deituta, herrietako udaletxeen aurrean bilkura jendetsuak izan ziren atzo, "La Manada" kasuan epaileek ebatzitakoaren aurka protesta egiteko. Gasteizen deitutako elkarretaratzea manifestazioa bihurtu zen, eta epaitegien aurrean eserialdia egin zuten. Sare sozialetan ere oihartzun handia izan zuen protestaldiak, #EzDaEz eta #NikSinestenDizut traolak lelotzat hartuta.

 


Argazkiak: Alea, Hala Bedi, Aiaraldea, Amurrioko Udala eta Zuiako Udala.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago