San Prudentzio 2018

Arabarron santuaren omenez, kalera

Mirian Biteri 2018ko api. 27a, 09:25

Urteroko ekintzaz jositako asteburua dute aurretik arabarrek.

Bi aste pasa dira San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren omenezko jaiak ospatzen hasi zirenetik; denbora tarte horretan, Araiako Joselu Anaiak taldekoek festak iragartzeko pregoi dantzagarria eskaini dute; eta horrez gain, gastronomia lehiaketak, fanfarre eguna eta askotariko kirol jardueren txapelketak egin dira. Hitzordu potoloenak, baina, iristear dira. Ostiral iluntzean hasiko dira Gasteizko udaletxe eta Diputazioko jauregi parean egingo diren erretretarekin, eta ondorengo danborradarekin. Betiko moduan, Joselu Anaiakekin dantza egiteko aukera ere izango da, Arka plazan.

Armentiako zelaietara egingo du salto hurrengo egunean jaiak. Ekimen berririk ez dago aurreikusita: San Prudentzioren monumentutik basilikaraino doan prozesioaren ondotik, meza hasiko da, eta elizkizuna amaitutakoan, ohorezko aurreskua dantzatuko da. Jarraian, etorriko dira Oketa Alai dantza taldekoen emanaldia eta herri kirolen erakustaldia. Ez dira faltako inguruko produktuak eskaintzen dituzten postuak zein talo goxoak eta sagardo freskoa dituzten txosnak.

Hiriburuan ere egongo da zereginik. Goizeko lehen orduan, Arabako zortzikoa dantzatuko dute Probintzia plazan. Eguerdian, Biznietos de Celedon kuadrillaren danborrada dago; arratsaldean, etxeko txikienak izango dira danborra jotzen irtengo direnak.

Horra hor datozen egunotako ekimen esanguratsuenak:

Probintzia plaza

27, Ostirala
• 21:00-22:00 San Prudentzioko erretreta Aldundiaren jauregiko balkoitik. Erretreta jotzeen artean, honako hauen emanaldia: Mulixka taldea, Gaiteros de Elciego & Friends.
• 22:30-02:30 Probintza plazan elkartuko dira gastronomia elkarteak, eta, handik, desfilea egingo dute Alde Zaharretik eta erdialdetik.

28, Larunbata
• 09:00 Araba zortzikoa.
• 12:00 XXXIX. danborrada, Biznietos de Celedon kuadrillaren eskutik.
• 18:00-20:30 Haurren danborrada, Doña Otxanda dorretxetik abiatuta.

Armentia

28, Larunbata
• 11:00 Prozesioa basilikaren kanpoaldean, eta jarraian, meza.
• 12:00 Ohorezko aurreskua. Ondoren, dantzarien emanaldia; Oketa Alai dantza taldeak parte hartuko du.
• 12:30 Herri kirolen erakustaldia: 2018ko urrezko aizkolarien txapelketa eta harri-jasotzaileak; Arabako txapeldun Julen Diazen emanaldia.
• 18:00 Kontzertua zelaietan. Lehian musika taldearen dantzaldia.

Han eta hemen

27, Ostirala
• 20:00-21:00  San Prudentzioko erretreta Gasteizko udaletxeko balkoitik.

27, (goizaldean)
• 01:00 Joselu Anaiak musika taldearen eskutik dantzaldia, Arka plazan.

Armentia herria

27, Ostirala
• 19:00 Txupinazoa, eta jarraian, danborrada, Gesaltzako Bandak girotuta.
• 19:45 Santuaren monumentuan lore eskaintza eta aurreskua.
• 20:45 Auzotarren afaria. Francisco Barea eta Ismael Orio omenduko dituzte.
• 23:30 Dantzaldia.

28, Larunbata
• 09:00-20:00 Mezak.

29, Igandea
• 12:00 Herriko defuntuak gogoan izateko meza.
• 13:30 Patata tortillen txapelketa.
• 17:00 Haurrentzako ekitaldiak.
• 21:00 Zinea.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide