Alemaniako hiriburura joan eta diskoteka batean lanean hasi zenean sortu zitzaion musika elektronikoarekiko zaletasuna Ruiz Alvaradori.
Hortik, Euskal Herrian horren inguruko festibala egiteko "harrikada" bururatu zitzaion. Antolaketa lanetan hamar bat lagun daudela argitu du. "Horietatik, erdiak Berlingoak dira, eta seguruenera horien eragina nabarituko da festibalean".
Bitxia bada ere, Alemanian zegoela ezagutu du, beraz, Euskal Herrian egiten den musika elektronikoa. "Gasteizen, adibidez, oso mugimendu interesgarria dagoela ikusi dugu. Oso jende ona topatu dugu bertan".
Behin betiko egitaraua maiatzean zabalduko dutela iragarri du Ruiz Alvaradok. Bitartean, antolaketa lanetan jarraitzen dute. "Elkartea sortu genuen batez ere gauza ofizialei aurre egiteko, baina guk kolektibo moduan ikusten dugu gure burua, autogestioan oinarrituta".