Liburuaren Eguna ospatzen da gaur

Erredakzioa 2018ko apirilaren 23a

Liburuaren Eguna da gaur. Ohi bezala, nazioarte mailan ospatzen den hitzorduaren harira liburu-dendetan deskontu bereziak egiten ari dira. Asteburuan Gasteizko liburu saltzaileak Plaza Berrian izan dira, eta gaur bertan beste hainbat ekitaldi berezi egiten ari dira. Esaterako, Sancho el Sabio Fundazioak bisitaldi gidatuak egin ditu goizean, eta “Zer gertatu zen jaio zinen egunean?” izeneko tailer berezia ere antolatu du. Bihar 19:00etan Mikel Valverde ilustratzailea Goiuri Jauregian egongo da; etzi, ordu berean, Pilarreko liburutegian Uxue Alberdi eta Karmele Jaio idazleak solasean ariko dira, Nobela baten eraikuntza gaiaren inguruan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago