Aenkomer-ek, Arabako Merkataritza Federazioak, Arabako komertzioen erakusleihoen lehiaketa antolatu du bostgarren urtez eta parte-hartzeko deialdia apirilaren 27a arte zabalik mantenduko da.
Egitasmo horren helburua da merkataritzaren eta horren sormenaren sustatzea, merkataritza bera erakargarriago bilakatu dadin. Komertzioaren dinamizazioa eta sektorearen profesionaltasuna islatu nahi dira eta, horretarako, Arabako saltoki ezberdinen aniztasun eta ekarpenen beharra nabarmendu dute Merkataritzako Federaziotik.
Lehiaketak sari ezbedinak izango ditu eta euskararen presentzia ezinbesteko faktorea izango da irabazleak hautatzeko orduan. Laugarren saria, Bai Euskarari Elkarteak banatuko du, euskara ondoen erabiltzeagatik. Era berean, gogorarazi aurreko urteko irabazleak Elkar eta Errota Hortz Klinika izan zirela.
BOZKETA TEKNIKOA
HERRITARREN BOZKETA (Facebook bidez)
Parte-hartzeko interesa dutenek 945 12 35 00 telefonora deitu behar dute, edo mezu bat bidali administracion@aenkomer.com helbidera eta izena emateko orriarekin batera ordainagiria helarazi apirilaren 27a baino lehen (bazkidea ez izanez gero). Bazkideentzat izen-ematea doakoa izango da; bazkide ez direnek 40 € + BEZ ordaindu behar dute.
Era berean parte hartzaileek lehiatzera aurkeztu duten espazioaren argazkia administracion@aenkomer.com helbidera bidali behar dute, maiatzaren 8a baino lehen.
Erakusleihoak maiatzaren 8tik 25era izango dira ikusgai, eta horretarako argiztatuak egongo dira 10:00etatik 22:00etara. Tarte horretan agerian egongo da lehiaketaren bereizgarria; hala egin ezean establezimendua lehiaketatik kanpo gera daiteke.
AENKOMER, Merkataritza eta Zerbitzuetako Enpresariek epaimahaia izendatuko dute erakusleihoen apainketan eskarmentu handiko profesionalen artean. Profesional horiek Arabatik kanpokoak izango dira, inpartzialak direla bermatzeko. Epaileek maiatzaren 8etatik aurrera erakusleiho guztiak puntuatuko dituzte banaka-banaka. Epaile guztien puntuazioen batez besteko altuenak lortzen dituzten establezimenduak izango dira sarituak. Epaimahai teknikoak honako arlo hauek puntuatuko ditu, garrantzia erlatiboaren hurrenkeran:
1. Sormena eta originaltasuna 1 - 10 puntu
2. Produktua nola erakusten den 1 - 10 puntu
3. Argiztapena 1 - 10 puntu 4. Kromatistika 1 - 10 puntu
5. Lanketa eta akabera 1 - 10 puntu
6. Bai Euskarari ziurtagiria izateagatik 5 puntu (* "Erakusleihoan euskara ondoren erabiltzeagatik" ematen den sariaren kasuan balioetsiko da soilik)
Sarituen izenak 2018ko maiatzaren 24ko ekitaldian emango dira ezagutzera.
Animatu zaitezte euskara Arabako erakuslehioetara eramatera!
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.