Bi emakume hil dituzte Gasteizen

Erredakzioa 2018ko api. 20a, 14:45
Lakuan izan da gertakaria. / Google

Elkarretaratzeak deitu dituzte, gaur eta bihar, Gasteizko Udalak eta mugimendu feministak.

Lakuako etxebizitza batean gaur goizean izandako liskarrean gizonezko batek bi emakume hil ditu. Erasoa egin duen gizonezkoak bere buruaz beste egiteko mehatxua egin du, eta etxean babestu da. Su eman dio etxebizitzari, eta bere burua zortzigarren pisutik bota du. Suhiltzaileek jarritako koltxonetei esker onik atera da.  Gertatutakoa ikertzen ari dira orain, bai Ertzaintza zein Udaltzaingoa. Poliziekin batera, hainbat anbulantzia ere bertaratu dira. Gertatutakoaren ondorioz, Gasteizko Udalean gaur egiten ari ziren udalbatza bertan behera utzi dute.

Gasteizko Udalak kontzentrazioa egingo du gaur, 19:30ean, Plaza Berrian, "Vitoria-Gasteiz: eraso matxisten aurka" lemapean. Halaber, Udalak bat egiten du mugimendu feministak deitutako gaitzespen-ekintza guztiekin eta gonbitea luzatu die herritar guztiei horietan parte hartzeko. Hurrengo orduotan udaletxeko banderak makila erdian jarriko dituzte biktimei dolumina eta begirunea adierazteko. 

Berriz, Gasteizko mugimendu feministak manifestaziora deitu du, larunbatean, apirilaren 21ean, 18:00etan, Andre Maria Zuriaren plazatik abiatuta

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, deitu telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan); doakoak dira eta ez dute arrastorik uzten fakturan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide