Sakabanaketaren aurka azaldu dira Arabako Batzar Nagusiak

Erredakzioa 2018ko api. 18a, 13:58

Sakabanaketa politikaren kontrako mozioa onartu dute Batzar Nagusiek. / Alea

Espetxe politika berria "beharrezkotzat" jo du erakundeak.


EH Bildu eta Ahal Dugu alderdiek presoen urruntze eta sakabanaketa politikaren kontra egindako mozioa onartu dute gaur Arabako Batzar Nagusiek. PP ezik, talde guztiek babestu dute mozioa.

Bertan zehazten dutenez, "ETAren behin betiko amaitzearen ostean irekitako une berriaren baitan", espetxe politika berria beharrezkotzat jotzen dute, "errotze sozial eta familiarretik urrun zigorrak ez betetzea saihestuko duena eta senideekin harremanak erraztuko dituena".

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago