Eibarren aurkako derbian, Alaves nagusi

Ibon Gorrisi 2018ko api. 16a, 10:48
Partida hasi eta gutxira markatu du Guidettik. / Alaves

Talde arabarrak 0-1 (Guidetti) irabazi du Ipuruan jokatutako partidan. 

Talde guztien ametsa izaten baita partida hasi bezain pronto gola egitea. Alavesek horixe bera egin du, izan ere, bosgarren minutuan, Sobrinok ezker hegaletik bikain eraman du baloia ia-ia hondoko marraraino Guidettiri emateko eta honen jaurtiketak eman dio garaipena.

Hortik aurrera, talde arabarra nagusi izan da berdegunean. Lehen zatian ez du inongo zirrikiturik utzi eta Eibarren jokoa kontrolpean izan du. Horren ondorioz, Mendilibarrek zuzentzen duen taldea ez da gauza izan arrisku txikiena sortzeko.

Bigarren zatian, lehengo lepotik burua izan da. Eibar behin eta berriz erasora, berdinketaren bila, baina aukera garbirik izan gabe. Pare bat gol aukerak izan ditu eta biak falta jaurtiketen ondorioz etorri dira. Egia da Alaves ez dela Eibarren atera hurbildu. Baina atzealdean egin beharrekoa egin du hiru puntuak Ipuruatik eraman ahal izateko.

Goraipatu egin behar Abelardo entrenatzailea egiten ari den lana. Atzealdean ondo baino hobeto ari dira. Aurreko partidan ez zuten golik jaso eta oraingo honetan gauza bera gertatu baita. Zelai erdian, Manuk eta Pinak lan ikaragarria egiten dute, defentsa lanetan bikain aritzen dira biak ala biak. Aurrealdeko jokalariek ere bat egiten dute defentsa lanetan eta aurkariaren baloiaren irteera behin eta berriz eragozten saiatzen dira.

Denboraldi amaiera bikaina burutzen ari da Alaves. Talde sendoa dela erakusten ari da. Izan ere, atzealdeko lerro ia-ia betikoa izaten da eta horrek konfiantza ikaragarria eman dio. Hamaikakoan aldaketa txikiak egiten ditu Abelardok eta hori taldearen onerako izan baita. Hurrengo norgehiagoka ostegunean, apirilak 19, Mendizorrotzan, 19:30ean, Gironaren aurka.

 

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Izan zaitez ALEAkide.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide