Kirolbet izango da Baskoniaren babesle nagusia

Erredakzioa 2018ko api. 11a, 12:55

Euroliga eta Endesa Ligan taldearen izena Kirolbet Baskonia izango da aurrerantzean.

Kirolbet Baskonia eta Alavesen babesle eta apustu-etxe ofiziala izan da 2016 urteaz geroztik. Halere, babesletza hori ez da taldearen izen ofizialarekin lotzeko akordioa gaur arte egikaritu. Eta bi erakundeen artean adostutako akordioari esker, Saski Baskoniako ordezkariek taldearen egonkortasunaren mesederako hitzarmena dela adierazi dute.

Aurrerantzean,  ACB ligako eta Euroligako partida guztietan, Kirolbet Baskonia izango da taldearen izen berria. Zehazki, Valentzia Basket-en kontrako partidan, ostegunean, ofizialki estreinatuko dute taldearen irudi berria, eta akordioari buruzko xehetasunak ostiralean azalduko dituzte bi aldeetako ordezkariek prentsaurrekoan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide