Alavesek puntu bat lortu du Espanyolen etxean

Ibon Gorrisi 2018ko api. 3a, 18:36
Getaferen kontra arituko da larunbatean. / Alaves

Hutsnako berdinketarekin azkenengo partidetako bolada txarrari amaiera eman dio.

Alavesek nortasuna berreskuratu zuen igandean Espanyolen aurka jokatutako partidan. Hasieratik epaileak amaiera adierazi zuen arte talde osoa buru-belarri aritu zen defentsa lanetan. Horren ondorioz, 0-0 amaitzea lortu zuen.

Partida oso trabatua izan zen, distirarik gabekoa. Izan ere, atzelariek ia-ia aukera guztietan aurrelariek egindako jokaldiak moztu zituzten. Gol aukera gutxiko norgehiagoka izan zen. Espanyolek jokoaren ekimena eraman zuen baina inongo arriskurik sortu gabe. Beraz, ez bata ez beste ez ziren gai izan modu argian nagusitzeko, eta hutsna berdindu zuten.

Helburu ondo baino hobeto bete zuten Alaveseko jokalariek. Seriotasunez jokatu, akats gutxi egin atzealdean, ondo kokatu eta arrisku gutxi hartu zituzten partida osoan zehar. Talde arabarrari bakar bakarrik falta izan zitzaion erasoan zerbait gehiago egitea.

Balio handiko puntua lortu zuen, azkenengo hiru partidetan porrota jaso baitzuen eta behar beharrezkoa baitzen bolada txar horri amaiera ematea. Orain taldeak seriotasuna berreskuratu du eta atea hutsean uztea ere garrantzitsua da.

Hurrengo partida Getaferen aurka izango da Mendizorrotzan, larunbatean, 13:00etan. Garaipena oso garrantzitsua mailari eusteko.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide