Iaz, guztira, 42 familiek hartu zituzten beren etxeetan Tindufeko kanpamentuetan bizi diren 45 neska-mutil, Oporrak Bakean programaren barruan. Arabako Foru Aldundiak, Gasteizko Udalak, Afanis elkarteak, eta Fronte Polisarioaren euskal ordezkaritzak kudeatzen dute programa. Saharar haurrak aldi batez hartzeko programa honetan parte hartu nahi dutenek telefono hauetara dei dezakete: 650 134 011, 665 711 947 eta 696 348 315; edo email bat bidali posta elektronikoko helbide honetara: afanisalava@gmail.com.
Oporrak Bakean programaren barruan Saharako errefuxiatuen kanpamentuetan bizi diren haurrek beste errealitate batez gozatzea bilatzen da, eta uda partean sikiera Aljeriako basamortuko kanpamentuetan egiten duen gehiegizko beroa eta baldintza gogorrak saihestea. "Programaren helburua da atsedenaldi bat ematea, Saharako basamortutik atera ahal izan daitezen udako hilabeteetan, 55 gradu arteko tenperaturak jasan behar izaten baitituzte orduan. Gure lurraldean igarotzen dituzten bi hilabete horiek funtsezkoak dira gero etxera osasun hobearekin eta indarberriturik itzultzeko" aipatu dute erakundeek.