Apirilaren 9an hasiko da errenta biltzeko kanpaina

Erredakzioa 2018ko mar. 26a, 12:29

Arabako Foru Aldundiko arduradunek errenta kanpaina aurkeztu dute gaur. AFA

Errenta biltzeko kanpaina apirilaren 9an hasiko da Rentafacil modalitatean. Gasteizko, Laudioko eta Guardiako bulegoetan, berriz, apirilaren 11n irekiko dute Rentaraba kanpaina. 

Arabako Foru Aldundiak aditzera eman du errenta kanpaina honetan, guztira 113.045 aitorpen bidaliko dituela, ordenagailuz edo telefonoz onartu ahal izango direnak, Rentafacil modalitatean. "Iaz 4.656 zergadunek erabili zuten telefono mugikorra beren aitorpenak onartzeko, eta espero dugu aurten tresna horren erabiltzaileen kopurua handitzea, kudeaketa bizkortu eta erraztu egiten baitu", adierazi du Jose Luis Cimiano Ogasun, Finantza eta Aurrekontu Saileko foru diputatuak 

Rentaraba modalitaterako epea datorren apirilaren 11n hasi eta ekainaren 20an bukatuko da Arabako Foru Ogasunaren bulegoetara doazenentzat; finantza entitate edo agentzientzat, berriz, pixkat geroago hasiko da, apirilaren 20an. Denetara, 70 pertsona egongo dira arabarren aitorpenak kudeatzen Gasteizko, Laudioko eta Guardiako bulegoetan. Gasteizko kasuan, iaz baino lau pertsona gehiago kontratatu dira.

Rentared eta Autorrenta modalitateetan programa berria jarri dute martxan. "Programa berria erabilerrazagoa, azkarragoa eta intuitiboagoa da", aurreratu du foru diputatuak. Ia 9.660 pertsona baliatu ziren aukera honetaz iazko kanpainan. 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago