Dozenaka ikasle identifikatu dituzte goizeko mobilizazioetan

Erabiltzailearen aurpegia Erredakzioa 2018ko martxoaren 21a

Ikasleak Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren delegaritzaren aurrean. /Hala Bedi

'Hau ez da gure hezkuntza!' izan du goiburu Ikasle Abertzaleak taldeak deitutako manifestazioak.

Ikasle Abertzaleak taldeak deitu ditu gaurko mobilizazioak, Hau ez da gure hezkuntza. Indarrak batuz, hezkuntza sistema gainditzera goaz! lelopean, eta lehen eta bigarren hezkuntza, batxilergoa eta Lanbide Heziketa egiten ari diren dozenaka ikaslek parte hartu dute.

Azaldu dute Euskal Herriko ikastetxeetan “problematika ezberdinei erantzuna emateko” egiten ari diren dinamikak direla, "autodefentsa sareak, greba eskubidearen aldeko protestak edo herri eskolak, besteak beste". Arazo “isolatuak” ez direla nabarmendu dute antolakundeko kideek, baizik eta hezkuntza gizarte eredu baten zerbitzura duen “egitura oso baten” ondorio.

Izan diren mobilizazioen artean, Gasteizen 50 ikasle inguru identifikatu ditu Ertzaintzak. Salatu dutenez, ikasleetako bati telefonoa kendu dio ertzain batek, eta mozal legea ezartzearekin egin dio mehatxu, bertan zituen argazkiak ikusi ostean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago