Arratsaldeko 17:15ean hasiko da udaberria, baina elurra protagonista izango da datozen orduetan. Euskalmetek alerta laranja ezarri zuen atzo, 18:00etatik aurrera, Araban. Gaur eguerdira arte egongo da indarrean abisu laranja, izan ere, goizean elur-kota 100-300 metro inguruan ibiliko da, eta eguerdi aldera 400-600 metrora igoko da; egunaren amaieran berriro 200-400 metrora jaitsiko da.
Gauen elurra bota duen arren, Gasteizen ez du arazo larririk eragin. Arabako errepide sareaz, berriz, arretaz gidatzeko eskatu du Segurtasun Sailak. Momentu honetan, Herrera, Opakua, Kruzeta, Urduña eta Zaldiaraneko mendateak itxita daude. Kontrasta, Barrerilla eta Altube, aldiz, kateak beharreazkoak dira, eta gainontzeko bideetan arretaz gidatu behar da.
Elurrerako prest
Alerta horia dela eta, Gasteizen Elurteetarako Planaren lehen fasea aktibatu dute. Hala, hamar makina prest dira Agirrelandan, hiriko kaleak garbitzeko. Gainera, beste hamaika makina erabiliko dituzte Gasteizko nekazaritza-eremuan elurra kentzeko. Horrez gain, espaloiak eta oinezkoen ibilbideak garbitzeko ohiko udal langileak, FCCkoak eta hogei makina izango dira.
Arabako errepideak garbitzeko makinak ere prest dira. Arratsaldean hasiko dira lanean lehen ekipoak eta egunak aurrera egin ahala, 22 makinak egongo dira lanean