Arabako Kontzejuen elkarteak presidente berria du; asteburuan, Joseba Andoni Terrero Arespalditzako alkatea presidente berria izendatu dute. Hala, hogei urtez elkartearen presidente izandako Javier Argoteren lekukoa hartu du Terrerosek.
Presidente berriaren hautagaitza epe barruan aurkeztutako bakarra izan da, hori dela eta, ez dute egin Arabako kontzejuen araudiak eskatzen duen bozketa. Izan ere, bigarren hautagaitza bat aurkeztu zuen Javier Angel Gonzalez Diazek, baina epez kanpo zegoen.
Agintea aldatzeko ekitaldia Elorriagako batzar-etxean izan zen, eta AKEko bazkideen ohiko batzar orokorra egiteaz gain, Zuzendaritza Batzorde berria izendatzeko ezohiko batzarra egin zuten.
Joseba Terrerosekin batera, Laura Plazak (presidenteordea), Lucas Mujikak (diruzaina) eta Elvira Resanok (idazkaria) osatzen dute zuzendaritza berria.
Arabako 276 kontzejuk osatzen dute elkartea. Asteburuko batzarrean, gainera, Lautadatik eraman nahi duten AHTaren ibilbideen aurka agertu zen, aho batez.