San Prudentzio eta Estibalizko jaiek badute kartela

Erredakzioa 2018ko mar. 19a, 12:02

Juan Diego diseinatzaile asturiarraren Tipo lanak irabazi du.

Aurtengo San Prudentzio eta Estibalizko Andre Mariaren jaiek badute kartela. Guztira, 26 proposamen jaso ditu Aldundiak, eta epaimahaiak irabazlea aukeratu du: Juan Diego Ingelmo Benaventeren Tipo izeneko lana. 

Kartelaren elementu nagusia tipografia da. Epaimahaiak zehaztu duenez, "siglak figura animatu bat egiteko baliatzen dira, dinamismoa, musikaltasuna eta mugimendua transmititzen dituen figura animatu bat sortzeko, eta jaiaren ezaugarri batekin konektatzen du, gainera, folklorearekin, alegia". Gainera, erakunde markaren kolorea izana ere baloratu dute.

Juan Diego Ingelmo Valentzian bizi den diseinatzaile asturiarra da, eta  hainbat sari irabazi ditu, hala nola falletarako kartelen lehiaketa, Burrianako aste santua, Eibarko San Andres jaiak, Mairu eta Kristauen jaiak, Albaceteko inauteriak edo Davis koparen erdi finala.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago