Luis Aranburu Musika Eskolaren 25. urteurrena ospatzeko kontzertu berezia izango da, martxoaren 20an eta 21ean, Principal Antzokian. Izan ere, historian lehen aldiz elkartuko dira Eskolako, Udal Musika Bandako, Udal Folklore Akademiako, Jose Uruñuela Udal Dantza Kontserbatorioko eta Arte eta Lanbide Eskolako musikari eta artistak, guztira, 214 lagun.
Hauek guztiak igoko dira Principal antzokiko agertokira, martxoaren 20an eta 21ean. Gaur aurkeztu dute kontzertua, eta besteak beste, aipatutako erakundeen arduradunak izan dira, Estibaliz Canto Kultura zinegotziarekin batera: Hilario Extremiana, Roberto Alvarez, Carmen Tercero, Juan Arrosagaray eta Paco Galve.
Sarrerak, bost euroan
Kontzertua martxoaren 20an eta 21ean egingo da, 19:15ean, Principal antzokian. Sarreraren prezioa sinbolikoa da, bost euro, eta leku hauetan eros daiteke: Principal antzokiko leihatilan, telefonoz 945- 161045era deituz, Interneten (ticket.kutxabank.es/principalantzokia/ edo principalantzokia.org) eta Kutxabank-en 24 orduko kutxazainetan (Dendaraba eta Andre Maria Zuria.