"Zoritxarrez, errepideek gure lurraldean bizi diren animalien berri ematen digute", ohartarazi du Arabako Basozainen elkarteak sare sozialen bitartez. Izan ere, azken egunotan bi europar kastore (Castor fiber) hilda topatu dituzte errepidearen bazterrean. Horietako bat A-132 errepidean, hain zuzen ere.
Kastore mota hau Arabako zein Ebro ibaiko arroko espeziea da, baina aspaldi desagertu zen. Orain urte batzuk, berriro ere agertu zen Araban. "Modu ilegalean sartu zituzten berriro, eta azken urteetan Arabako arro mediterranear gehienetan topatu dugu", azaldu dute basozainek.